TALENTUA

Irailak 23, ostirala

[10:00etatik 21:00etara]

 

Irailaren 23an, Landa Kedada Handiak landa-garapen justu, oparo eta iraunkor baterako erantzunak aurkitzea proposatzen dizu, ikuspegi eraikitzaile eta berritzaile batetik.

Honela egingo dugu:
Mahai-inguruak – Hitzaldi inspiratzaileak – Gaikako tailerrak – Esperientzia arrakastatsuen aurkezpenak – Baterako sorkuntza dinamikak – Networking…

Hori guztia jai giroan, foodtruckak, jolasak, produktuen dastatzea… jendea ezagutzeko, harremanak estutzeko, kezkak partekatzeko eta komunitatea eraikitzeko.

Hemendik, egunez egun txertatzen ditugun eduki, espazio eta ordutegi guztiak ezagutu ahal izango dituzu.