Landa Kedada Handia landa-berrikuntzaren inguruko topaketa zirraragarria da. Zuhatzu Kuartangon (Araba) du egoitza: www.lagrankedadarural.org. BIKO kooperatibaren Rural Citizen proiektuarekin sortu eta antolatu da, Last Tourren laguntzarekin. Begirada, formatu eta publiko ezberdinei atea ireki nahi diegu, hiri eta herrietatik landatartasun berri baten aldarrikapenean indarrak batzeko. Jai- eta lankidetza-izpirituz beteriko ekitaldi paregabea, sustraiak omentzen dituena eta etorkizunari iraunkortasunez eta ausardiaz begiratzen diona.
2022. edizioa irailaren 23tik 25era izango da, eta 50 jarduera baino gehiago izango dira (tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, kontzertuak, antzerkia…), hiru jardunaldiren inguruan antolatuta: TALENTUA, KULTURA eta TRADIZIOA.